dimecres, 27 d’agost del 2008








Barkaezina da, oraindik ere, Katalunyako presidente izan zen Lluis Companys i Jover, bere heriotza baino nahi ez zuen tribunal frankista batek egindako epaiketak markatuta egotea.

2004an, agindu zien MÂȘ Teresa Fernendez de la Vegak katalanei Companysi egindako gerra epaiketa baliogabetu eta bere ohorea garbituko zuela. Companys 1940ko urriaren 15ean fusilatu zuten Monjuicheko gazteluan. 2008an gaude eta, ez Companys, ezta diktaduran epaitutako gainerako guztiak ere birgaitu gabe daude, euren kausak baliogabetu gabe baitaude.

Memoria izenaz ezagutzen dugun legearen ondoren ere lehengo leku berean gaude baina nahigabetuta, edozein estatu demokratiko ausartek onartuko lituzkeen eskaera guztiei ateak ixten zaizkiela ikusten dugu eta. Horrela bada, historiari egiten zaion irain honen aurrean, ezin daiteke ixilik geldi eta firma biltzea egiteko asmoa hartu du, hain zuzen ere, Companysen kausa eta historiako liburuetan sekula agertu ez baina amaiera berdina izan zutenen berri entzun nahi duenari adierazteko.

2008an, demokrazian bizi dela dioen herriak, oraindik ere frankismoak epaitutako herritarrak zama horren pean edukitzea lotsagarria da eta epaiketa hauek baliogabetzea justizia ekintza bat betetzea izango litzateke. Beraz, Companysen epaiketa baliogabetzea exijitzen diegu, gure izenean, egunero legeak onartzen dituztenei eta horretarako lege berriak egin behar badira edo lehengoan aldatu: egin dezatela!

Lluis Companys. 1939aj Frantziara exiliatu zen eta 1940 abuztuan Gestapoko agenteek atxilotu eta agintari frankistei entregatu zieten. Luzapenik gabe, berehala epaitu, sententzia eman eta fusilatu zuten. Piketearen aurrean ez zuen begiak estaltzerik nahi eta hona hil aurreko bere hitzak: Per Catalunya!!!



Guk diogu: Per Companys!!!